Jaialdia maiatzeko hiru astetan zehar egingo da eta emanaldiak ostegunetik igandera izango dira. Jaialdia ohi bezala, hiriko hainbat taberna eta espaziotan izango da. Edizio honetan ere Euskarazko Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren aurtengo deialdiko obra irabazlea ere ikusteko aukera egongo da: F taldearen Promesa berdina egin diegu lagun guztiei antzezlana. Maite Aizpuruaren zuzendaritzapean, artista desberdinak elkartu dira proiektu honen lantaldean.
Donostia Kulturak, kultur etxe sarearen bitartez, Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren edizio berri bat aurkeztu du. Hogeita hirugarren edizioa izango da maiatzaren 2tik 19ra bitartean egingo dena. Ohikoa den bezala, formatu txikiko antzerki ikuskizunen askotariko proposamenak osatuko dute programa, hiriko antzerki programazioa herritarrei eta batez ere publiko gazteenari hurbiltzeko helburuarekin. Antolatzaileek azaldu dutenez, jaialdi honen xede nagusia da “Poltsiko Antzerkiaren eta, oro har, formatu txikiko ikuskizunen esparruan dagoen euskarazko eskaintza indartzea, eta bide batez, sorkuntza bultzatzea”.
Bestalde, jaialdi honen bereizgarria da antzezpenetarako oso ohikoak ez diren agertokietan emanaldiak programatzea. Alabaina, agertoki horiek publikoarengandik hurbil dauden espazioak eta lekuak dira, adibidez, tabernak, eta, gainera, ideia eta formatu berriekin esperimentatzeko bidea ematen dute. 32. edizioren ondoren, Poltsiko Antzerki Jaialdiak ikuslego finkoa duela nabarmendu du antolakuntzak eta urtero jarraitzaile gehiago erakartzen ditu.
Poltsiko Sorkuntza saria
Edizio honetan ere Euskarazko Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren aurtengo deialdiko obra irabazlea ere ikusteko aukera egongo da: F taldearen Promesa berdina egin diegu lagun guztiei antzezlana. Maite Aizpuruaren zuzendaritzapean, artista desberdinak elkartu dira proiektu honen lantaldean.
Maider Diaz eta Xabin Fernandezen Famiglia obra a ere finalista izan zen azken sariketan eta edizio honetan estreinatuko dute.
Egitarauari dagokionez, aipatutako Promesa berdina egin diegu lagun guztiei eta Famiglia antzezlanez gain, Tessa Andonegik eta Ainhoa Aierbek Desorduetan eta Maitetxu Miak Hau da hau Euskandaloa! Estreinatuko dute.
Antzerkia, umorea, kabareta, magia, mentalismoa, bakarrizketak, musika… Horiek izango dira, hain zuzen, jaialdi honen osagai nagusiak. Jaialdiko azken ostiralean Convent Gardeneko kriptan egingo den festan, The Chanclettes & La Mega Pubillaren La Santa Fiesta, umorez, musikaz eta probokazioz betetako ikuskizuna, eta Andoni Mutiloaren Gora Poltsiko Antzerkia! kabaretaren estreinaldia izango dira.