Publikoak Donostiako Jazzaldian parte hartuko duten Tokiko Taldeak hautatzeko aukera izango ditu

Donostiako Jazzaldiak azken urteotan euskal Jazz taldeen alde egindako apustua berretsi du, eta horretarako, 2026ko uztailaren 22tik 26ra egingo den jaialdian parte hartzeko hainbat bide eskaini ditu. Hain zuzen ere, Jazzaldiak hamar emanaldi erreserbatu ditu hautaketa-prozesuaren bidez aukeratuko diren tokiko taldeentzat. Denera, 15 kontzertu izango dira urtarriletik martxora bitartean.

Aurten aurkeztutako 49 proposamenen artean, eta taldeek egindako grabazioen arabera, Jazzaldiaren antolatzaileek urtarriletik martxora bitartean Donostian arituko diren hamabost taldeak aukeratu dituzte. Haien zuzeneko emanaldien ondoren, bertaratutako publikoak puntuatu ahal izango du taldeetako bakoitza. Emaitza onenak lortutako hamar taldeak 61 Jazzaldiaren programan sartuko dira.

Hamabost emanaldiak Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan, Lugaritz Kultur Etxean, Tabakalerako Kutxa Fundazioa Klubean eta Altxerri tabernan izango dira. Victoria Eugenia Klubean, esaterako, sarrera doakoa izango da edukiera bete arte; gonbidapena kontzertuaren egunean bertan eskuratu beharko da, 17:00etatik aurrera, bertako leihatiletan.

Lugaritz Kultur Etxeari dagokionez, sarrera ere doakoa izango da edukiera bete arte; gonbidapena kontzertuaren egunean bertan eskuratu beharko da, 16:00etatik aurrera, Lugaritzen bertan.

Azkenik, Kutxa Fundazioa Klubak eta Altxerrik ere doako sarrera izango dute edukiera bete arte. Ateak 19:30ean irekiko dira.

Zabaldu:

Utzi erantzuna