(argazkia: G.U.)

‘Rock on top’ jaialdia egingo dute maiatzaren 28tik aurrera, Gasteizen

Dokumentalen proiekzioak 19:00etan izango dira, maiatzaren 28an eta ekainaren 4an, 11n eta 18an, Montehermoso Kulturuneko Ortuño aretoan.

Gasteizko Montehermoso Kulturuneak Rock on top programaren laugarren edizioa aurkeztu du. Honetan, aurtengo Azkena Rock festibalaren karietara hirian izango diren taldeetan oinarritutako hainbat dokumental proiektatuko dira, jatorrizko bertsioan.

Ziklo honen helburua da ikus-entzuleak euren rock izar gustukoenen bizitzara hurbiltzea zinemaren ikuspegitik, eta rockumental edo dokumental musikalaren balioa nabarmentzea. Sonia Diaz de Corcuera Kulturako zinegotziak nabarmendu duenez, “genero horrek gero eta presentzia handiagoa du Cannes, Venezia edo Berlin bezalako jaialdi entzutetsuetan, eta horietako asko Martin Scorsese, Jim Jarmush, Jonathan Demme edo Wim Wenders bezalako zinemagile ospetsuek zuzendu dituzte”.

Proiekzioa guztiak arratsaldeko 19:00etan izango dira, maiatzaren 28an eta ekainaren 4an, 11n eta 18an, Montehermoso Kulturuneko Ortuño aretoan.

Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapena beharko da, Montehermoso edo Udalaren webguneetan gaurtik aurrera eskuratuta. Halaber, Montehermosoko 945 161 830 telefono-zenbakira deituz ere jaso ahal izango dira gonbidapenak, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 21:00etara.

Azkena Rock jaialdia

Edizio honetan dokumentalak ikustera doazenek Azkena Rock jaialdirako bi esperientzia bikoitzen zozketan parte hartu ahal izango dute: tour bat, backstage afaria eta merchandising pack-a ekainaren 20rako (ostirala). Gonbidapen horiekin, irabazleak Mendizabalako esparrura joan ahal izango dira eta egun horretarako programatutako taldeez gozatu ahal izango dute.

Zozketa, ziklo honetako azken dokumentala –The Public Image is Rotten– Montehermoso Kulturuneko Ortuño aretoan proiektatu ondoren izango da, ekainaren 18an. Zozketaren oinarriak udalaren eta Montehermosoren webgunean kontsulta daitezke.

Zabaldu:

Utzi erantzuna