Ruper Ordorikak ‘Gaur hamar t’erdietan Kafe Antzokian’ lana kaleratu du

Binilo euskarrian plazaratu du eta 500 ale bakarrik argitaratu dira.

Datorren urtean 25 urte beteko ditu Bilboko Kafe Antzokiak, eta, hori ospatzeko, Ruper Ordorikaren, zuzeneko disko bikoitza plazaratu du Kafe Antzokiko Soinuak diskoetxe sortu berriak. Musikariak 30 kontzertu baino gehiago eskaini ditu Kafe antzokian eta bertako hiru zuenekoetatik ateratako abestiekin osaturiko bilduma da honakoa. Edizio mugatuko Kutxa berezia da, binilo euskarrian plazaratua eta 500 ale bakarrik argitaratu dira.

Kantuak honakoak dira:

1 aldea

-Aspaldian. (Hitzak eta musika: Ruper Ordorika)
-Crack (Pipa bat). (Hitzak eta musika: Ruper Ordorika)
-Fas Fatum. (Hitzak: Bernardo Atxaga-Musika: Ruper Ordorika)
-Berandu dabiltza. (Hitzak: Bernardo Atxaga-Musika: Ruper Ordorika)

2 aldea

-Herdoilarena. (Hitzak: Bernardo Atxaga-Musika: Ruper Ordorika)
-Bye bye gizontxo. (Hitzak: Joxemari Iturralde-Musika: Ruper Ordorika)
-Galtzetan gordetzeko koblak. (Hitzak: Joseba Sarrionandia-Musika: Ruper Ordorika)
-Martin Larralde. (Hitzak: Joseba Sarrionandia-Musika: Ruper Ordorika)

3 aldea

-Zerutik gertu ez da ondo egoten. (Hitzak: Dionisio Cañas-Musika: Ruper Ordorika)
-Zure etxera noa. (Hitzak eta musika: Ruper Ordorika)
-Ahots urrunak. (Hitzak eta musika: Ruper Ordorika)
-Lera zakurren balada. (Hitzak: Joseba Sarrionandia-Musika: Ruper Ordorika)
-Egia da. Hitzak eta musika: Ruper Ordorika)

4 aldea

-Nor da?. (Hitzak eta musika: Ruper Ordorika)
-Zaindu maite duzun hori. Hitzak eta musika: Ruper Ordorika)
-Ene begiek. (Hitzak: Joseba Sarrionandia-Musika: Ruper Ordorika)
-Ez da posible. Hitzak eta musika: Ruper Ordorika)
-Labexomorro. Hitzak eta musika: Herrikoiak / Moldaketa: Ruper Ordorika & Mugalaris)

Zabaldu: