Donostiako San Telmo museoak ‘Heriotza’ erakusketa aurkeztu du.

Erakusketa martxoaren 13tik maiatzaren 26ra bitartean egongo da ikusgai San Telmo museoan

Heriotza erakusketak heriotzaren inguruko kultura materialaren aniztasun eta aberastasunak agerian jartzen ditu, garai eta toki guztietako gizakiontzat zenbaterainoko garrantzia duen azalduz eta heriotza ulertzeko eta hari aurre egiteko hainbat moduren berri emanez. Erakusketa sei ataletan antolatuta dago, gizakiak heriotzaren aurrean izan dituen eta dituen jarrerak kontuan hartzen dituztenak. Hauek jorratzeko, munduko kultur ezberdinetan jatorria duten askotariko objektuak daude: errituekin, sinesmenekin edo ohiturekin lotutakoak; argazkiak; dokumentuak; ikus-entzunezkoak; koadroak; komikiak; eta abar.

Guzti hauek, gainera, bilduma ezberdinetatik datoz, bai bilduma partikularrak, bai eta erakunde ezberdinetakoak: 

Ama Xantalen ermita, Irun

Arantzazu Santutegia

Baionako Euskal Museoa

Donostiako Udal Artxiboa

Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa, Vitoria-Gasteiz

Euskal Museoa, Bilbao

Eusko Jaurlaritza

Fundación EFE

Gabriela Cendoya Bergareche Collection

Gipuzkoako Artxibo Orokorra

Gipuzkoako Foru Aldundia

Jorge Oteiza Fundazio Museoa, Altzuza (Nafarroa)

Koldo Mitxelena Kulturunea

Museo Arqueológico Nacional, Madril

Museo de Bellas Artes, Sevilla

Museo de Huesca

Museo del Romanticismo, Madril

Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, Madril

Museo Nacional de Antropología, Madril

Museo Nacional del Prado, Madril

Museo Universidad de Navarra

Museu Egipcio Barcelona. Fundació Arqueológica Clos

Halaber, artista hauen lanak ere badaude erakusketan:

Barbara Stammel

Fernando Beorlegui

Javier Pérez

Javier Viver

José Zugasti

Lucía Vallejo

Rosa Valverde

 

Museoak hileta-munduarekin zerikusia duten objektuen bilduma zabala eta askotarikoa du bere funtsetan, eta objektu horietako batzuk oso bereziak dira gainera. Hori izan zen proiektu honen abiapuntua, kontuan hartuta etnografia bilduma garrantzitsua dela San Telmorena, betidanik euskal kulturaren eta museoaren adierazgarritzat jo izan dena.

Ondare propio horretan sakontzeko eta ezagutzera emateko hasierako interes horretatik abiatuta, proiektua hazten hasi zen. Hasieratik bat egin zuen proiektuarekin Gordailuak, Gipuzkoako Ondare Higigarriaren Zentroak. Bertan gordetzen dira museoaren funtsak eta horrela beste ondare batzuk ere gehitu zitzaizkion, bereziki aipagarriak arkeologia atalarekin zerikusia dutenak. Horrela, erakusketaren ibilbidean Gordailuak gordetzen dituen pieza ezberdinak ikus daitezke.

Aranzadi Zientzia Elkarteak ere egin zuen proiektuarekin bat, batzar zientifikoan parte hartuz eta muntaketa lanei dagokienez atal batean lagunduta; eta Deustuko Unibertsitateko J.Á. Achón katedradunak ere, komisariotza lanetan museoarekin bat egin zuen.

.

 

Zabaldu: