Erick Baert, Marine Leonardi, PV, Majid, Timothe Poissonnet, Emy edota Tom Baldetti umoregileek hartuko dute parte Ipar Euskal Herriko lehen umore jaialdi honetan. Sarrerak salgai daude jada.
CFC Production ekoizpen etxeak Senpere Irriz izeneko jaialdia antolatu du lehen aldiz.
Apirilaren 18tik 20ra bitartean izango da Ipar Euskal Herriko lehen umore jaialdi hau, Senpereko Larreko kulturgunean.
Antolatzaileek adierazi dutenez, “familian edo lagun artean, zatozte Erick Baert, Marine Leonardi, PV, Majid, Timothe Poissonnet, Emy edota Tom Baldetti umoregileak ezagutzera”.
Ostiraleko eta larunbateko hitzordua 20:00etan izango da eta igandekoa arratsaldeko 18:00etan. Sarrera 26,25 eurokoa izango da. Erreserba egiteko, hemen: https://boutique.otpaysbasque.com/animations-spectacles/spectacles-saint-pee-sur-nivelle