Artista gipuzkoarraren obrak uztailaren 1etik 30era ikusi ahal izango dira Xenpelan Etxean.
Bihar, uztailak 1, Shandra Martinez (Errenteria, 1977) ilustratzailearen obrak biltzen dituen erakusketak ateak irekiko ditu, Errenteriako Xenpelar Etxean. Honetan, 2019tik 2021era bitartean egindako ilustrazio originalak ikus daitezke, hiru gunetan banatuta.
Lehenengo gunean hainbat obra original daude ikusgai, tinta-gouache eta akuarela paperean. Emakumeen irudiak irudikatzen dituzte, denboran zehar, beren istorioak musikatik, dantzatik, zirkutik edo iraganeko eta oraingo moda atenporaletik kontatzen dituztenak.
Bigarren gunean, berriz, bideo baten bidez ikusgai dauden hainbat lanen prozesua ikus daiteke. Obra egiteko prozesuan mihise digitalaren (tableta grafikoa) eta marra analogiko/tradizionalaren (pigmentua eta pintzela) arteko ezberdintasuna erakusten duen lana.
Azkenik, hirugarren gunean, zenbait piezaren lan digital originalak daude ikusgai, jarduera profesionalak garatzen dituzten emakumezko figurak irudikatzen dituztenak – mekanikoa, astronauta, banatzailea –, eta zirriborrotik ilustratutako liburu baten lan-prozesua, kolore-probak eta azken pieza, liburua.
Ekimen hau Katapulta Plataformak sustatu du Errenteriako Udalaren kolaborazioarekin eta Kutxa Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.
Shandra Martinezek ilustratzaile gisa parte hartu du hainbat proiektutan, hala nola, Gunter-alegiak haurrentzako liburuan, kartelen diseinuan eta ilustrazioan, bai eta Hiru une banakako pintura erakusketan ere, Tabakaleran, 2017an. Urteetan zehar, bere interesa eta proiektu artistikoak bateragarri egin ditu erabilitako begirada, denbora eta tekniketan eragina izan duten beste lanbide batzuekin.