‘Sherpak’ izeneko diskoa plazaratu du Deus Ez taldeak

Sustrai melodikoak mantendu dituzten arren, soinu indartsuago, helduago eta nortasun handiagoarekin dator bigarren diskoa.

Deus Ez Eibarko rock taldea 2016. urtean sortu bazen ere, 2017an grabatu zuten bere lehen diskoa. Lan horri esker, Amurriock lehiaketa irabazi zuten eta Katapulta zirkuitorako ere aukeratuak izan ziren.

Taldeak hala ere, bere estiloa garatzen jarraitu zuen zuzenekoetan oinarrituta eta abesti berriak sortzen. Horren emaitza da kaleratu berri duten Sherpak izeneko lana, Deus Ez taldearen bigarrena, “haize rockeroago eta sakonago batekin”, diote.

Diskoa hamar abestiz osatuta dago, eibartarren sustrai melodikoak mantenduz, baina soinu indartsuago, helduago eta nortasun haundiago bat lortuz.

Iruñeako Drum Groove Studioetan grabatu dute lan berria, Josu Ervitik nahastu, grabatu eta produktore lanak egin ditu eta Victor Sanchez arduratu da masterizazioaz.

Zabaldu: