(argazkia: Joseba Parron - Irutxuloko Hitza)

‘Singular’ filmatzen ari da Alberto Gastesi zuzendari donostiarra

Gidoia Gastesik berak idatzi du, eta Euskal Herrian eta Madrilen ari dira filmatzen. Singular 2025ean estreinatzea aurreikusten dute.

Alberto Gastesi zinema zuzendari donostiarra Singular filmatzen ari da, bere bigarren film luzea. Patricia Lopez Arnaiz eta Javier Rey aktoreak dira filmeko protagonistak, eta thriller honek adimen artifizialak ordezka gaitzakeen planteatzen du.

“Adimen artifizialaren inguruan interesatzen zaidan galdera da ispilu batean jartzen gaituela, eta gure buruari galdarazten digula zergatik garen ordezkagarriak eta zer izango den elementu hori. Hau da, gizaki gisa dugun elementu ordezkatzaile hori zein den”, azaldu du Gastesik EITBri egindako adierazpenetan.

Jarraitu albistea irakurtzen: Irutxuloko Hitza – Sara Ibarguren

Zabaldu: