Amarika Aretoan formatu handiko hamar argazki daude ikusgai, egilearentzat oso bereziak diren artistenak: Dave Grohl, Taylor Hawkins, Juliette Lewis, Maika Makovski eta Iggy Pop. Ignacio Aldecoa Kultur Etxean, berriz, Azkena Rocken eta Jazz jaialdian ateratako 50 argazki bildu dituzte.
Stuart MacDonald argazkilari eskoziarraren Argazkilari baten soinuak izeneko erakusketa zabalik da Gasteizen, “egoitza bikoitzeko” formatuan, izan ere, Amarika Aretoan eta Ignacio Aldecoa Kultur Etxean ikusgai daude erakusketako argazkiak banaturik.
Ana del Val Kultura eta Kiroleko foru diputatuak adierazi duenez, “erakusketa apustu bat da musika sentitzeko, zentzu guztiekin, lurraldean kultura eta musikarako oso bereziak diren hilabeteetan”.
Amarika Aretoan formatu handiko hamar argazki daude ikusgai, egilearentzat oso bereziak diren artistenak: Dave Grohl, Taylor Hawkins, Juliette Lewis, Maika Makovski eta Iggy Pop. Tetrapackekin batera egongo da erakusketa bisitatzeko aukera ekainaren 25era arte. Ignacio Aldecoa Kultur Etxean, berriz, 50 argazki daude ikusgai, Azkena Rocken eta Jazz jaialdian ateratakoak, kasu honetan, uztailaren 31ra arte egongo da erakusketa bisitatzeko aukera.
Erakusketaren harira, gainera, The Brontes taldeak kontzertu bat emango du Ignacio Aldekoa kultur etxeko kargalekuan, 19:30ean.
Stuart MacDonald
Stuart MacDonald Gasteizen bizi den eskoziarra hamar urte zituela hasi zen argazkiak ateratzeb, argazkigintza eta musika uztartzen hasi zela, berriz, 25 urte dira. Grina eta uztarketa horri esker, nazioartean ospea duten izarrak ezagutu eta haien argazkiak egin ahal izan ditu, bai eta tokiko eta indarra hartzen ari diren banda edo musikariak ere.