‘#TabakaleraEtxean’ egitasmoa sortu dute

Donostiako Tabakalerak eskainiko dituen ekitaldiak zuzenean streaming bidez jarraitu ahal izango ditugu eta, orain arte egindako hitzaldi, aurkezpen eta bestelakoak kontsultagarri egongo dira.

Berrogeialdian, Tabakalerak bere izaera publikoa eta kulturaren garrantzia aldarrikatu nahi izan du eta guztiok etxean egonagatik ere, ahalik eta kultur eskaintza aberats eta zabalena eskura jartzeko ahalegina egin du. Horretarako #TabakaleraEtxean sortu dute, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eskainiko dituen ekitaldiak jarriko dizkigu zuzenean streaming bidez jarrai ditzagun eta, orain arte egindako hitzaldi, aurkezpen eta bestelakoak kontsultagarri izan ditzagun. Tabakalera, beraz, zure etxera lekualdatuko da denboraldi batez.

Egunero, “gure artxiboko eduki interesgarrienak gehituko ditugu zerrenda honetan. Zuen gustukoa izatea espero dugu eta, batez ere, laster denok Tabakaleran elkar ikusteko aukera izatea”.

Hemen duzue eskaintza osoa:

Zinea

Kontatutako zinea, “La trinchera infinita” (Jose Mari Goenaga, Jon Garaño eta Aitor Arregi) – EU/ES

Kontatutako zinea, “O que arde” (Oliver Laxe) – ES

Zinema solasaldiak. Víctor Erice eta Diego Costa – ES

Artea eta pentsamendua

Cybernetics of the Poor (Diedrich Diederichsen eta Oier Etxeberria) – EU/ES/EN

“Duchamp eta lana arbuiatzea” (Maurizio Lazzarato) – EU

“Kapitalismoa eta arreta: itxarotea debekatuta” (Santiago Alba Rico) – ES

“Aire del mar. Darcy Lange 1988-1994” Performancea / Mahai-ingurua – ES

Ikus-entzunezko laborategia

“Bideokliparen anatomia eta egoera” (CANADÁ ekoiztetxea) – ES

“Stop motion” (Anna Solanas eta Marc Riba) – ES

Familiak

Mursegorekin abestu eta dantzatu – EU

Fanzine bat sortzeko urratsak – EU

Zabaldu: