Tabakalerak ‘Eremuak’ programa jasoko du aurten

Bilboko Alondegian lau urtez garatu ondoren, 2020ko edizioa Tabakalerara eraman da beste lau urtez, “aberasteko eta hazteko bide berriak aztertzeko” helburuarekin.

Tabakalerak Eusko Jaurlaritzaren eremuak programa irekia jasoko du. Programak honako helburu hauek ditu: euskal eremuan praktika artistikoen testuingurua ezartzea eta artistentzako eta sortzaileentzako plataforma bat eskaintzea, eztabaidarako eta topaketarako giroa bultzatzea eta egungo errealitate artistikoaren behatoki gisa funtzionatuko duen lan-espazio bat egokitzea. “Eremuak kontzeptu ireki baten arabera diseinatuta dago, eta kontzeptu horrek praktika garaikideak eboluzioan dauden lan-prozesutzat hartzen ditu, eta praktika horietan dauden beharrak eta diskurtsoak identifikatzen saiatzen da”, azaldu dute sustatzaileek. Honako jarduera-ildo hauek ditu: deialdi jarraitua, jardunaldi publikoak, argitalpen-ildoa, egoitzak, Harriak programa (EAEko kultur etxeetako erakusketen programa) eta praktika artistikorako laguntza berriak.

Eremuak programaren edukiak artistek eta komisario independenteek osatutako batzorde tekniko batek sortzen ditu, Batzorde horrek txandaka funtzionatzen du. Gaur egun, honako hauek osatzen dute programaren batzordea: Jose Ramon Amondarain eta Maider Lopez artistek eta Aimar Arriola komisarioak.

Bilboko Alondegian lau urtez eta aurretik Gasteizko Artium-en beste bost urtez garatu ondoren, 2020an programa Tabakalerara eraman da, aberasteko eta hazteko bide berriak aztertzeko helburuarekin.

Jardunaldi publikoak Tabakaleran:

Urteko jardunaldiak dira Eremuak programaren ekintza-ildoak ikusarazteko eta gizarteratzeko bide nagusietako bat. Aurtengo jardunaldietan, azken bi urteotan Eremuak-en bidez babestutako zenbait proiektu aurkeztuko dira. Zehazki, deialdi jarraituan eta Eremuak-en praktika artistikorako laguntzen bidez babestutako sortzaileek hartuko dute parte, baita Harriak programako parte-hartzaileek ere. Halaber, esparru berean, eremuak aldizkariaren 7. zenbakia eta artista koadernoa aurkeztuko dira.

Eremuak urteko jardunaldiak 2020ko urriaren 16an eta 17an izango dira, Tabakalerako Z aretoan, eta honako hauek izango dira aurkezleak:

Artiatx (Javier Arbizu, Oihane Iraguen, Irati Urrestarazu Zubizarreta), Nora Aurrekoetxea, Azpi kultur elkartea (Jon Ander Agirre, Maite Alonso, Iñigo Benito Molinero, Fran Fraca, Irati Gorostidi, Ane Zaldibar), Vis a vis (Laura Diez eta Amaia Molinet), Katixa Goldarazena, Teresa Lanceta, Ion Macareno, Antonio Menchen, Clara Moreno Cela, Ion Munduate, Olatz Otalora, Miel Oyarzabal, Ainize Sarasola, Tripak kolektiboa (Andrea Berbois, Maite Mugerza, Marina Suarez, Natalia Suarez).

Zabaldu: