Goxua’n Salsa taldea

Tatxers, Lendakaris Muertos, Goxua’n Salsa, Arene 6, Kop eta Unidad Alavesa ariko dira Hatortxu Rocken

3.000 bonuak agortu ondoren, antolakuntzak beste 2.000 bonu jarri ditu salgai sarrerekin batera.

Bi aste igaro dira Hatortxu Rock jaialdiaren antolakuntzak agurra iragarri zuenetik, eta gaur, abenduaren 28an, Atarrabiako oholtza gainean ariko diren taldeetako batzuk ezagutzera eman du. “hamabi izen aurreratzeko moduan gaude, eta hauek ez dira guztiak izango. Gehiago gehituko zaizkie aurrerago. Baina hauek dira lehen agur horretan lagunduko gaituzten taldeetako batzuk: Tatxers, Lendakaris Muertos, Roba Estesa, Sofokaos, Les Testarudes, Goxua’n Salsa, Apotheke, Toc, Arene 6, Kop, Su Ta Gar eta Unidad Alavesa”.

Bide honetan urte luzez ondoan izan dituzten hainbat talde (Su Ta Gar, Kop edo Lendakaris Muertos) eta jaialdiaren agertokira lehen aldiz igoko diren beste hainbat (Tatxers, Roba Estesa, Sofokaos, Les Testarudes, Goxua’n Salsa, Apotheke, Arena 6, Toc eta Unidad Alavesa) elkartuko dituzte, “azken gau gogoangarri bat bizitzeko asmoz”.

Antolatzaileen arabera, “kontziente gara Hatortxu sorrarazi zuten kausa guztiak ez direla desagertu. Aldiz, argi daukagu denbora luze honetan garaipen asko eman direla. Eta horiek ospatzeko asmoz elkartuko gara Atarrabian, Hatortxuren izenpean egingo den azkenaurreko akelarrean”.

Sarrerak, berriz salgai

 “Dudak eta urduritasuna ziren nagusi ekimen hau antolatzen dugun hamarnaka lagunen artean, baina zuen erantzunak azken erronka honi behar besteko indarrez ekiteko bultzada eman digu: mezuak, salgai jarritako bonuak 36 ordutan agortzea… Mila esker guztioi Hatortxu osatzen dugun guztion partez”. Salgai jarritako lehen 3.000 bonuak agortu ondoren, antolakuntzak beste 2.000 bonu jarri ditu salgai 105 euroko prezioan. Esteka honen bitartez eskuratu daiteke. https://www.enterticket.es/eventos/hatortxu-rock-986354

Era berean, gaurkoan Hatortxu 29rako sarrerak ere jarri dira eskura. 25 euroko prezioan lortu daitezke Atarrabiako azken zitarako txartelak, esteka honetan: https://www.enterticket.es/eventos/hatortxu-rock-986354

Zabaldu: