(argazkia: Txikijazz jaialdia)

Txikijazz jaialdiaren hamabigarren edizioa uztailaren 24tik 28ra bitartean egingo da, Donostian

Hiru agertoki izango ditu: Kutxa Fundazioa Plaza (Tabakalera 4. solairua), Hernaniko Txillida Leku museoa eta Kursaaleko terrazak. Berritasun gisa, San Martin Merkatuko Forum FNACen tailerrak izango dira arratsaldean.

Haurrek eta familiek, musikarekin eta artearekin gozatzen duten bitartean, partekatu eta ikasteko gunea da Donostiako Txikijazz jaialdia. Aurten hamabigarren edizioa izango du uztailaren 24tik 28ra bitartean eta antolatzaileek iragarri dutenez, “jaialdiak egitarau erakargarri bat dakar, Carole Alstonen eta Itziar Yagüen ahots bikainekin; publikoa poltsikoan sartzen dakiten talde ezagunekin, Swingtronics eta Elkano Browning Cream; eta Noa & The Helldrinkersen estilo berri eta arrakastatsuarekin”.

Proposamen osagarri gisa, kontzertu guztiekin batera tailerrak eskainiko dira, esparru berean eta adin-tarte desberdinetarako pentsatuta. Aurten proposamen ludikoenari gehituko zaio, San Martin Merkatuko FNAC Foruma, non, uztailaren 24an eta 26an, 0 eta 4 urte bitarteko haurrentzako tailer-kontzertu bat eskainiko den, arratsaldeko 18:00etan.

Kontzertu gehienak doakoak izango dira, Txillida Lekukoak izan ezik, hauetarako sarrerak Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eros daitezke dagoeneko, eta online Jazzaldiaren eta Donostia Kulturaren webgunetan. Txillida Lekuko helduentzako sarrera bakoitzeko 0 eta 12 urte bitarteko haurrentzat lau doako sarrera lortu daitezke.

Egitaraua, hemen.

Zabaldu: