(argazkia: Euskaltzaleen Topagunea)

Udagoieneko Ostera zikloa zuzeneko lau emanaldirekin dator, azaroaren 3tik aurrera

Bilbon Korrontzi eta Kalakan taldeak igoko dira oholtzara, Zallan Lin Ton Taun eta Sua, Igorren Niko Etxart, Hapa Hapa eta Kerobia eta Berrizen La Basu eta JMartina. Emanaldi bakoitza borobiltzeko, Jon Martinez Txiki-k bakarrizketa umoretsua eskainiko du.

Udagoieneko Osterak kultur zirkuituaren edizio berri bat antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak berriz ere. Ekimenak Bizkaia osoan zehar punta-puntako euskal sortzaileak oholtza gainean jartzea du helburu. Hala, aurtengoan zikloak lau musika estilo ezberdinetako talde beterano eta berriak elkartuko ditu oholtza berberean, musikaren sokak etenik ez duela erakutsi eta entzuleari aparteko bidaia musikal bat eskainiz.

Bizkaiko beste horrenbeste herritan egingo dira lau emanaldiak: Bilbon esatareko, Korrontzi eta Kalakan taldeak igoko dira oholtzara, Zallan Lin Ton Taun eta Sua, Igorren Niko Etxart eta Hapa Hapa  eta Kerobia eta Berrizen La Basu eta JMartina.

Euskaltzaleen Topaguneak adierazi duenez, “folk, Rock, Pop eta estilo urbanoko lau kontzertu paregabe. Zortzi talde guztira, ibilbide luzekoak gaur egun sortutakoekin uztartuz”.

2022ko Udagoieneko Ostera kontzertu zikloak denboran kateatutako erritmoak eskainiko ditu aurtengoan. Emanaldi bakoitza borobiltzeko, Jon Martinez Txiki-k bakarrizketa umoretsua eskainiko du. Ibilbide luzea du egina donostiarrak umoregintzan eta bere azken lanarekin 40 urte eta aldapa behera, sekulako arrakasta lortu du. Kontzertu ziklo honetarako bereziki sortutako bakarrizketa aurkeztuko du Txiki-k.

Zabaldu: