Udagoieneko Osterak zuzeneko zortzi emanaldirekin dator, urriaren 27tik aurrera

Hemeretzi urte bete berritan eta hogeigarren edizioan begia jarrita, aurtengo Ostera berezia dator, ziklo berri baten iragarle. “Haize freskoa dator euskarazko sortzaileen aniztasuna eszenatokietan erakusteko asmoz”, aurreratu du Euskaltzaleen Topaguneak, ekimeneko antolatzailea denak. Publikoaren eta sortzaileen arteko konexioa plaza berrietan, formatu txiki eta handietan; Bizkaia osoan zehar zabaldu nahi du Udagoieneko Osterak herrialde horretan euskaraz egiten denaren uzta.

Eta euskarazko Kultur zirkuituaren aurtengo edizioan igarri dala hori dio Topaguneak; “zortzi emanaldi eta hamar sortzaile datoz Bizkaian zehar publikoari musikaz eta antzerkiaz gozaraztera. Euskaraz eta hurbiletik. Etxeko giroan”.

Euskaltzaleen Topaguneak, euskarazko zortzi emanaldi antolatu ditu,  urriaren 27ik azaroaren 23ra bitarte, Bizkaiko antzoki banatan ikusi ahal izateko.

Zabaldu: