Gero Axular taldearen ‘20 urte Gero-ago, más Gero que nunca’ ikuskizuna.

Urriaren 15etik 20ra Iturritik jaialdiaren hirugarren edizioa izango da Donostian

Euskal Herriko proposamenak izango dira nagusi: Kukai Dantza, Gero Axular, Eskola Dantza Taldea, Aukeran Dantza Konpainia eta Berritza. Ikuskizunez gain, pentsamendu zein formazioari bide emango dioten artistekin elkarrizketak, entsegu ireki bat eta master class-ak izango dira.

Iturritik zuzenean edaten duten sorkuntzak dira jaialdi honen protagonista. Iturria, jatorria, sustraia… “inspirazio iturri da sortzaile ugarirentzat, eta jaialdi honek joera horren lekuko izan nahi du”, azaldu du Donostia Kulturak.

Hala, tradiziotik abiatuta, sorkuntzaren bidetik, artista ezberdinek identitatearen inguruko lanketa jorratuko dute. “Publiko zabalak zein dantzariek aukera izango dute sortzaile ezberdinek egindako ikuskizunez gozatzeko, eta baita gai honen inguruko hainbat ekintza osagarritan parte hartzeko ere”.

Jaialdiaren hirugarren edizio honetan Euskal Herriko proposamenak izango dira nagusi: Kukai Dantza, Gero Axular, Eskola Dantza Taldea, Aukeran Dantza Konpainia eta Berritza. Ikuskizunez gain, pentsamendu zein formazioari bide emango dioten artistekin elkarrizketak, entsegu ireki bat eta master class-ak izango dira.

Victoria Eugenia Antzokiak eta Okendo plazak hartuko dituzte jaialdian aurkeztuko diren sei proposamenak: bi areto nagusian, bi Club aretoan eta azken biak kale ikuskizunak izango direnez Okendo plazan izango dira. Sarrerak gaur, irailak 13, jarriko dira salgai goizeko 11:30ean, online eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan.

Zabaldu:

Utzi erantzuna