Urriaren 21ean jokatuko da Izeta Sariketa Baztanen

16 bertsolari gaztek hartuko dute parte sariketaren hamargarren edizioan.

16 eta 30 urte bitarteko Nafarroako hamasei bertsolarik hartuko dute parte X. Mariano Izeta Bertso Sariketan. Urriaren 21ean, ostirala, jokatuko da, Baztango hainbat tokitan. Arratsaldean, aldibereko bi kanporaketa izango dira Erratzun eta Elizondon, zortzina bertsolarirekin. Horietatik sei sailkatuko dira gaueko finalerako. Afalosteko saio gisara jokatuko da finala, Elizondoko Kortarixar jatetxean. Finalerako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitezke. Hauek dira hitzorduak:

Kanporaketa. Elizondoko Intza tabernan, 18:30ean

Mikel Lasarte Cia (Barañain), Sarai Robles Vitas (Barañain), Patxi Castillo Graciarena (Bera), Egoitz Gorosterrazu Elizagoien (Ituren), Urko Gartzia Aleman (Lekaroz), Ainara Ieregi Aranburu (Barañain), Peio Ardaiz Gale (Erronkari) eta Bittori Elizalde Soto (Iruñea). Gai-jartzaile lanetan Alaitz Rekondo arituko da.

Kanporaketa. Erratzuko Zubi-Punta tabernan, 18:30ean

Endika Legarra Nuin (Iruñea), Ekhiñe Zapiain Arlegi (Bera), Ekain Alegre Gil (Altsasu), Idoia Granizo Uribarrena (Altsasu), Eki Mateorena Zozaia (Leitza), Jabi Lezaun Landa (Iruñea), Etxahun Azkarraga Fernandez (Etxalar) eta Beñat Astiz Isasi (Barañain). Gai-jartzailea Ander Aranburu izango da.

Finala. Elizondoko Kortarixar jatetxean, 21:00etan.

Elizondoko 1.goa, Erratzuko 1.goa, Elizondoko 2.ena, Erratzuko 2.ena, Elizondoko 3.ena eta Erratzuko 3.ena. Gai-jartzailea Zigor Gartzia Arregi Zian izango da.

Hamargarrenez, Izeta gogoan
Ohikoa den bezala, Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Baztango Udalak antolatu dute sariketa. Aurtengoa, hamargarrena izango da. Biharamunean, gainera, Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen finalaurrekoa jokatuko da Elizondon bertan.

2004. urtean antolatu zuten sariketa lehen aldiz, eta bi urtean behin jokatu da ordutik hona; tarte horretan, ondorengoak izan dira txapeldunak: Jon Barberena, Oier Lakuntza, Jon Elizetxe, Iñaki Aleman, Aimar Karrika, Saioa Alkaiza, Joanes Illarregi, Saats Karasatorre eta Xabat Illarregi.

Zabaldu: