Munduko beste kultura eta hizkuntzetako kantu inprobisatuen inguruko ezagutzari jarraipena eman asmoz, urriaren 9tik 14ra Kubako, Argentinako eta Euskal Herriko inprobisatzaileak arituko dira kantuan.
Emanaldiak Iruñean, Erandion, Hernanin, Gasteizen, Baionan eta Donostian izango dira eta hautean Kubako Tomasita Quiala repentistak, Araceli Argüello Argentinako payadoreak eta Amets Arzallus, Jone Uria, Julio Soto, Maialen Lujanbio eta Xabi Igoa bertsolariek hartuko dute parte.
Maider Beloki Iruñeko Udaleko Kultura eta Hezkuntza alorreko zinegotzi ordezkariak eta Julio Soto bertsolari eta birako parte-hartzaileak aurkeztu dute bira eta Mintzola Ahozko Lantegiak eta Lanku Kultur Zerbitzuek garatu dugu proiektua: “Mintzolak bertsolaritza mundura zabaltzeko eta beste nazioarteko kantu inprobisatuak ezagutarazteko lanean dihardu eta Lankuk proposamen berriak taularatzeko apustuak eginez; eta, sinergia horiek batuta gauzatuko da Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira”, azaldu du Sotok. Horretarako tokian tokiko erakunde antolatzaileekin aritu dira agenda osatzen: tartean Iruñeko Udala, bertan hasiko baita nazioarteko bira.
Saio bakoitzeko sarreren gaineko informazioa www.mintzola.eus atarian.