Urtarrilaren 31tik aurrera antzerkiak hartuko ditu Bilboko Zazpi Kaleak

Urtarrilaren 31tik otsailaren 21era, ostegunero, ‘Lautan Hiru: antzerki txikia, festibal handia’ jaialdia antolatuko da Bilbon.

Euskaltzaindiaren mendeurrenaren baitan antolatzen den egitasmo kultural berriak hiru helburu nagusi ditu: Alde batetik, euskarazko antzerkia hauspotu (lanen hizkuntza euskara izango da), antzerkilariei beren lanak erakusteko guneak eskaini eta zazpi Kaleetako giroan eragin eta Bilboko kultura aukerak zabaldu.

Formatu txikiko lanak erakutsiko dira, hala iraupenari nola muntaiari dagokionez (oro har, 20-30 minutuko piezak izango dira). Hala ere, luzeagoren bat ere programatuko dela iragarri dute antolatzaileek  eta diotenez, pieza hauek Biran eta Zazpi Katu Gaztetxean eskainiko dira, 19:00etatik hasita, eta emanaldi bakarra izango da leku bakoitzean.

Euskaltzaindia da egitasmoaren bultzatzailea, Cafe Bar Bilbao, Zazpi Katu gaztetxea eta Bira kulturgunearekin batera. Halaber, lau eragileen egoitzak izango dira antzezlanen agertokiak.

PROGRAMAZIOA

Urtarrilak 31:

– 19:00 Cafe Bar Bilbao

Tabernaria (Mikel Martinez, 30 min)

– 20:00 Euskaltzaindia

Komuna (Irati Agirreazkuenaga, 20 min)

– 21:00 Bira

Basatiaren mintzoa (Maite Arrese, 40 min)

Otsailak 7:

– 19:00 Euskaltzaindia

Mary’s dream/Maryren ametsa (Amaia Ruiz de Galarreta, 14 min)

– 19:30 Cafe Bar Bilbao

XVI “Cafe Bar Bilbao” Gidoi Saria

Lurrun minez (Galder Perez, 25’ + Foruma)

– 21:00 Zazpi Katu

Morbus Operandi (Ane Zabala eta Aiora Sedano, 50 min)

Otsailak 14:

– 19:00 Bira

Inor ez dator (Amaia Irazabal, 15 min)

– 20:00 Bira

Deskontrolatuak (Karmele Larrinaga eta Iratxe Urkiaga, 25 min)

– 21:00 Zazpi Katu

Tomiris (Iñaki Ziarrusta, 50 min)

Otsailak 21:

– 19:00 Euskaltzaindia

Minus Ukittua (Telmo Irureta, 20 min)

– 20:00 Zazpi Katu

Maite(k)ale borroka (25 min)

– 21:00 Bira

Zabaldu: