Amorante

Usopop Elkarteak eta Plekak ‘Furfurietan’ izeneko kontzertu zikloa antolatu dute uztailaren 13an eta abuztuaren 6an eta 13an, Saran

Ostegun honetan abiatuko da kontzertu zikloa Amorante eta Rukula bakarlari eta taldearekin. Abuztuaren 6an, berriz, Haira eta Bretainiako La Houle taldeen txanda izango da eta, amaitzeko, abuztuaren 13an Dame Area eta Nakar taldeak igoko dira Plekako baratzeko oholtzara.

2023 udan, Sarako Usopop elkarteak, Plekarekin elkarlanean, Furfurietan izeneko kontzertu zikloa antolatu du Plekako baratzean bertan. Adierazi dutenez, “urririk eta publiko guzientzako egitarau berezia eta ainitza izango da”.

Ostegunean, hilak 13, emango diote hasiera zikloari Amorante eta Rukula taldeekin. “Hasieratik Usopopen bidelagun izan den artista elgoibartar sailkaezina laster kaleratuko duen diskoa aurkeztera dator. Harekin batera Usurbilgo laukote instrumentalak rock doinu dantzagarriekin mugiaraziko gaitu”, diote antolatzaileek.

Abuztuaren 6an izango da hurrengo hitzordua Haira saratarra eta La Houle talde britainiarraren eskutik.

Furfurietan zikloari amaiera emateko, abuztuaren 13an, “Dame Area tekno punk talde italo-katalan fenomenoak eta Nakar Donostiarren elektro-pop doinuek pentzeari sua emango diote”, nabarmendu dute Usopop elkarteko kideek.

Zabaldu: