Lanak irailaren 19ra arte aurkeztu ahal izango dira. Sari honek euskal kultura zabaldu eta sortzaile gazteei euskarazko ikus-entzunezkoak ekoizten laguntzea du helburu.
Euskaltzaleen Topaguneak, Lekeitioko Udalak eta Euskal Zinema Bilerak Benito Ansola Sarietara ikus-entzunezko proiektuak aurkezteko deialdia zabaldu dute irailaren 19ra arte. Sariak 18 eta 36 urte bitarteko gazteen lanak sustatzea du helburu, eta irabazleak 3.000 euro jasoko ditu. Horretaz gain, lan irabazlea 2022ko Lekeitioko Euskal Zine Bileran estreinatuko da jendeaurrean.
Deialdi honetara askotariko formatuetako lanak (fikzioa, sorkuntza, animazioa, dokumentala…) aurkez daitezke, baina originalak izan behar dira eta argitaratu gabeak edo beste inondik moldatuak ez direnak. Horretarako, lehiaketaren oinarrietan agertzen diren baldintzak bete beharko dituzte partehartzaileek eta aurkezten dituzten lanek.
Jasotako lan guztiak zuzendari profesional bik baloratuko dituzte eta hemendik hiru finalista izendatuko dituzte urte honetako 44. Euskal Zine Bilera jaialdiaren barruan proiektuen aurkezpenak egiteko bideo-dei bidez. Jaialdiaren itxiera ekitaldian iragarriko da VI. Benito Ansola sariaren lan irabazlea. Izendapen honetatik hamar hilabeteko epea izango du irabazleak bere ikus-entzunezko proiektua gauzatzeko.
Sari honek, euskal kultura zabaldu eta sortzaile gazteei euskarazko ikus-entzunezkoak ekoizten laguntzea da.
Parte hartu nahi dutenek kultura@topagunea.eus helbidera bidali beharko dituzte lanak.