Villabonako Habi taldeak ‘Hitzak’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du

Bideoklip berrirako Aitor Irulegi marrazkilariaren laguntza izan dute. Berak sortutako marrazkiekin animazioa sortu eta forma eman diote piezari.

Yeray Gascon abeslari eta gitarra jotzaileak eta Jon Ander Artola bateria jotzaileak Habi taldea sortu zuten 2018an eta urtebetera Loratu izeneko diskoa plazaratu zuten. Zortzi kantuz osatutako lana izan zen Villabonako talde gaztearen aurrenekoa eta Badakit aukeratu zuten diskoaren aurrerapen kantu gisa. Lana Elkar estudioetan grabatu zuten bi egunetan, Victor Sanchez teknikariaren gidaritzapean.

Gaurkoan berriz, Hitzak abestiaren bideokliparekin datoz. Konfinamendu egoeran sortutako bideo berezia dela dio Villabonako bikoak, “egoera berri honetan euskal kulturak sekulako kolpea jasan duela nabaria da. Hala ere, honek formatu konbentzionaletatik atera eta eraberritzera eraman gaitu. Euskal kultura bizirik dagoela argi dago”. Habiren kasuan, gaur aurkeztu duten bideoklipa da berrogeialdi honen emaitza, “etxean egonda ere, ez gara geldirik egoten”.

Bideoklip berrirako Aitor Irulegi marrazkilariaren laguntza izan dute. Berak sortutako marrazkiekin animazioa sortu eta forma eman diote piezari.

Kultur Shareak iazko uztailean egin zien elkarrizketa Yeray Gascon eta Jon Ander Artolari. Hemen duzue entzungai gure Kontalariak atalerako eskainitako elkarrizketa.

Zabaldu: