Leitzarrak Joanes Illarregi anaiarekin jokatu zuen buruz-burukoa larunbatean.
Nafarroako Bertsozale elkartearen arabera, 2.500 bertsozaletik gora elkartu ziren larunbatean Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean, denak zortzi bertsolarien lanari adi. “15:30ean ateak zabaldu, eta aulkiak betez joan ziren bertsozaleak; 17:00etan igo ziren oholtzara bertsolariak. Ondoren, zozketak erabakitako ordenean aritu ziren kantari bertsolariak: Ekhiñe Zapiain Arlegi, Eki Mateorena Zozaia, Julio Soto Ezkurdia, Saioa Alkaiza Guallar, Joanes Illarregi Marzol, Xabat Illarregi Marzol, Eneko Lazkoz Martinez eta Sarai Robles Vitas”.
Bertsolariek ariketaz ariketa bete zuten lehenengo atala, eta Illarregi anaiak izan ziren puntu gehien eskuratzea lortu zituztenak, beraz, eurek kantatu zuten buruz-burukoan. Azkenean, Xabat Ilarregik jantzi zuen txapela Sergio Barandiaranen eskutik 1205 punturekin.
Zehazki, horrela gelditu zen finaleko sailkapena (ariketaz ariketako puntuazioa, hemen): Xabat Illarregi Marzol (1205 puntu), Joanes Illarregi Marzol (1198.5 puntu), Saioa Alkaiza Guallar (732 puntu), Julio Soto Ezkurdia (724.5 puntu), Eneko Lazkoz Martinez (709 puntu), Sarai Robles Vitas (695.5 puntu), Ekhiñe Zapiain Arlegi (666 puntu), Eki Mateorena Zozaia (637 puntu).
Ainhoa Larretxea Agirre eta Ander Aranburu Arriola aritu ziren gai-jartzaile lanetan. Zazpi epailez osatutako epaimahaia izan zen bertsolarien lana epaitzeaz arduratu zena: Amaia Telletxea Larretxea, Cesar Etxeberria Saez, Jon Diaz de Mendibil, Joseba Beltza Bengoetxea, Mikel Beaumont Arizaleta, Nerea Bruño Artazkoz eta Patxi Barberena Urroz. Idazkari lanetan, berriz, Ainhoa Goñi Castañares eta Nerea Goñi Begiristain aritu ziren.
Bertsozaleren arabera, jarraipen handia izan du larunbateko finalak; “hainbat izan ziren saioa zuzenean eman zuten hedabideak, eta beste hainbat horren berri emateko akreditatu zirenak”.