Xabier Amuriza bertsolariak www.amuriza.eus izeneko webgunea jarri du martxan bere lanak sareratzeko asmoz

Dagoeneko bi daude irakurgarri webgune berrian: Itxi dezagun zirkulua, koplak, bertsoak eta dagozkien azalpenak biltzen ditu Amurizak honetan eta Harrien mintzoa, pentsaera eta sentiera bat islatzen duten bostehun bat esaldi jaso ditu bigarren honetan. Hurrengoa Lehoiaren zainak izango da eta laster argitaratuko duela iragarri du. Poema eta artikuluen bilduma izango da.

Xabier Amuriza idazle eta bertsolariak (Etxano, Bizkaia, 1941) www.amuriza.eus izeneko webgunea jarri du martxan. “Etxe hau zabalik dago. Nire ordenagailuan bada gordeleku bat, adinarekin batera betetzen doana. Adina ezin dut deskargatu, baina lanak bai. Era askotakoak. Banan-banan, baina jarraitu samar, jaregin nahi ditut, nire denbora hurbiltzen baitoa mugara. Ondo etorria! Etxe hau zabalik dago, geratzeko nahiz joateko”, dio webgune berrirako idatzi duen sarreran.

Hala, Bertsolariaren asmoa da bere lanak sareratzen joatea eta dagoeneko bi jarri ditu jendearen eskura: Itxi dezagun zirkulua, koplak, bertsoak eta dagozkien azalpenak biltzen ditu Amurizak honetan eta Harrien mintzoa, pentsaera eta sentiera bat islatzen duten bostehun bat esaldi jaso ditu bigarren honetan.

Hurrengoa Lehoiaren zainak izango da eta laster argitaratuko duela iragarri du. Poema eta artikuluen bilduma izango da.

Horrela gehituz joango dira beste lan batzuk ere, genero ezberdinetakoak, nahi duenak irakurri edota jaitsi ditzan, doan.

Zabaldu: