(argazkia: Xabier Erkizia)

Xabier Erkiziaren ‘Aire errea’ soinu-instalazioa paratu dute Gernikako bakearen Museoan

Gernikako bonbardaketatik bizirik irten zen lekuko batek emandako deskribapenean oinarrituta dago instalazioa. Erkiziak lekukoaren nozioa bere egin eta gerraren zarata kontzeptuari buruzko hausnarketa egin du. Maiatzaren 19tik uztailaren 7ra arte egongo da ikusgai.

Gernikako Bakearen Museoa eta Euskal Herriko Unibertsitateko Memoria Historikoa Iberiar Literaturetan (MHLI) ikerketa taldearen arteko elkarlanean antolatutako erakusketa honetan Xabier Erkizia (Lesaka, 1975) artistaren Aire errea izeneko soinu instalazioa aurkeztu da. Antolatzaileek azaldu dutenez, “gerraren zarata kontzeptuaren gaineko hausnarketa da, mendebaldeko gizartean gerrari buruz daukagun iruditeria zabal eta konplexuaren harira, irudiez gainera, soinuaren bitartez ere eraiki den heinean. Guda baten soinuen gaineko hurbilketa gutxi egin dira, nahiz eta jakin gerrak zentzu guztiak blaitzen dituela eta bereziki entzumenetik datorrena”.

“Nolako hotsa du gerra batek?”, hori da artista lesakarrak bere buruari egin dion galdera. Gernikako bonbardaketatik bizirik irten zuen lekuko batek emandako deskribapenean oinarrituta, Erkiziak lekukoaren nozioa bere egin eta gerraren zarata kontzeptuari buruzko hausnarketa egin du.

Aire errea soinu-instalazioa hiru ataletan banatuta dago. Lehendabizikoan dokumentazio gunea dago; bigarren atalean ikus-entzunezko baten bidez hain ezaguna den sirenari buruzko ikerketa bat aurkezten da; azkenik, arriskuaz ohartarazten gaituen sirena hotsak sortzeko erabiltzen ditugun tramankuluz betetako instalazioa topatuko dugu hirugarren aretoan.

Zabaldu: