(argazkia: Kultur Sharea)

[Bideoa] Xabier Obeso margolariaren ‘Arrazoiaren eta emozioaren artean’ erakusketa zabalik da Donostiako Okendo Kultur Etxean

Artista gipuzkoarraren lanek artea eta filosofia uztartzen dituzte, artea baita adimenaren eta arimaren bitartekotza egiten duena; filosofia, berriz, azaltzen duena. Erakusketa irailaren 4ra arte bisitatu ahal izango da.

Xabier Obeso artistaren (Errenteria 1952) Arrazoiaren eta emozioaren artean erakusketan filosofia, arrazoimena eta artea eta hark dakarren sinbolismoa uztartzen dira. Donostia Kulturaren esanetan, “izatez, artea baita adimena eta arimaren arteko tartekaria, eta filosofia, berriz, hori guztia esplikatzen duena”. Artistak materia eraldatzen du, eta materiak, era berean, artista eraldatzen du. Dialektika horren barruan, ezkutukoa agerian geratzen da.

Sinbologiak berebiziko presentzia du erakusketa honetan, eta orokorrean, Xabier Obesoren obran. Artistaren arabera, “sinbologiaren bitartez izpirituaren dimentsio eta leku ezkutuetara irits naiteke, nireak izanik, oraindik ezagutzen ez ditudanak”.

Margolariak ibilbide luzea du egina erakusketei dagokionez, bai nazio mailan, baita nazioartekoan ere. Bere lana filosofikoa, transzendentala eta sinbolikoa dela esan izan da. Filosofikoa, gizakiaren hazkunde-beharrarekin zerikusia duten gai sakonei buruzko gogoetak egiten dituelako. Transzendentala, ezagutzen denaren mugak gainditzen dituelako, inkontzientean sakonduz. Sinbolikoa, sinboloen hizkuntzaren bidez adierazten delako.

Erakusketa irailaren 4ra arte egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era eta larunbatetan eta zubietan 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara.

Zabaldu:

Utzi erantzuna