(argazkia: Iker Azurmendi)

Xare Alvarez izango da aurtengo ‘Artea abian’ egitasmoan parte hartuko duen artista

Makurtu izeneko erakusketa Donostiako San Telmo museoko Laborategia aretoan ikusgai egongo da abuztuaren 25era arte, doako sarrerarekin. Erakusketa material desberdinekin egindako hamalau piezaz osatuta dago (ehunak, aluminio urtua, zeramika, paper gaineko tintak…).

Kutxa Fundazioak eta Donostiako San Telmo Museoak Artea abian proiektuaren bosgarren ediziorako Xare Alvarez artista (Donostia, 1990) aukeratu dute. Egitasmoak sorkuntza garaikideari ematen dio protagonismoa, garapen fasean dauden artistei bultzada emanez. Hala, Alvarezen lana ikusteko aukera izango da aurten Makurtu izeneko erakusketan, abuztura arte.

Erakusketa material desberdinekin egindako hamalau piezaz osatuta dago (ehunak, aluminio urtua, zeramika, paper gaineko tintak…). “Pieza horiek autonomiaz arnasten dute, baina haien artean sortzen diren loturei esker ekosistema misteriotsu bat sortzen da, non piezak organismo bizi bat iragartzen duen mugimendu aldakorraren bidez erlazionatuz”, azaldu du antolakuntzak.

Artistaren beraren lan-metodologiak ere prozesuaren organikotasuna biltzen du, zeinean, geruzen moduan, elkarren jarraian ageri baitira materialen elkartzea, eraldatzea eta osoko irakurketa baterako azken proposamena.

Laborategian izango da zabalik 2024ko abuztuaren 25era arte, doako sarrerarekin, museoaren irekiera ordutegian.

Bestalde, erakusketaren katalogoa ere argitaratu da, Mikel Lertxundi Galianaren testuarekin osatuta.

Zabaldu: