Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiko programazio lantaldeko kideak.

XII. Huhezinema apirilaren 2tik 5era egingo da Aretxabaletan

Guztira 89 lan aurkeztu dituzte Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 12. ediziora. Horietatik gehienak, 60 film labur, Sail Ofizialera aurkeztutako lanak dira; antolakuntza taldeak hamar finalistak hautatu beharko ditu, ondoren epaimahai ofizialak sariak horien artean banatu ditzan.

Azken urtean Euskal Herrian egindakoaren lagin anitza bildu dute Sail Ofizialera aurkeztu diren lanetan: eskarmentuzko zuzendarien lanak eta hasiberrien filmak, emakumezko eta gizonezko egileen proposamenak, fikziozko filmak, dokumentalak, elkarrizketarik gabeko filmak…

MU Ikasleen Sailera hamaika lan aurkeztu dituzte Mondragon Unibertsitateko ikasleek; bideoklipak, film laburrak eta dokumentalak aurkeztu dituzte ikasleek. Kutixi Sailean, berriz, 18 ikus-entzunezko jaso ditu talde antolatzaileak.

Huezineman parte hartzeko oinarriak hemen.

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, HUHEZIk, sortu zuen Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia, 2008. urtean.

Ordutik hona, Kultur ekitaldien antolaketa izeneko lan-prosamenaren barruan, Ikusi-enntzunezkoa Komuikazioa Graduko 4. mailako ikasleek antolatzen dute jaialdia.

Aurtengo edizioan ikasle hauek arituko dira lanean: Leire Zarate, Irati Vergara, Haizea Azpilikueta, Eneko Zuberogoitia, Ane Zuazubiskar, Julen Yusta, Irati Gonzalez, Pablo Oteiza, Asier Ugarte, Andoni Marquinez, Gari Suarez, Unai Portilla, Malen Iruretagoiena, Egoitz D. Ibargoitia, Irati Briñas eta Itsaso Garmendia.

Zabaldu: