(argazkia: Iparraldeko Hitza)

Xiru festibala egingo dute asteburu honetan Gotaine-Irabarne eta Ligi herrietan

Apirilaren 15ean abiatuko da festibala Ligiko elizan. Bertan, Euskal Barrok Ensemble taldeak Elkano kontzertua eskainiko du gaueko 21:00etan: Enrike Solinis, Miren Zeberio, Deta Astari, Leire Berasaluze, Pablo Martin, Dani Garai, eta Mixel Etxekopar ariko dira, eta Getariako Elkano Fundazioko Rafael Zulaikak hitzaldia emango du.

Ostiraletik hasita, igandera arte luzatuko da aurtengo Xiru festibala Zuberoako Gotaine-Irabarne eta Ligi herrietan. Euskal kulturaren adierazpide ezberdinak batzen ditu jaialdiak: musika, dantza, olerkigintza, artea eta antzerkia, besteak beste.

Hala, apirilaren 15ean abiatuko da festibala Ligiko elizan. Bertan, Euskal Barrokensemble taldeak Elkano kontzertua eskainiko du gaueko 21:00etan: Enrike Solinis, Miren Zeberio, Deta Astari, Leire Berasaluze, Pablo Martin, Dani Garai, eta Mixel Etxekopar ariko dira, eta Getariako Elkano Fundazioko Rafael Zulaikak hitzaldia emango du.

Larunbatean, apirilak 16, berriz, Gotaineko antzoki berrituan, Aztarnak kontzertua eta diskoaren aurkezpena izango dira gaueko 21:00etan: Marina Beheretche (biolin), Soka bostkotea (Joachim Bouillier, Aude Fade, Emmeline Bouillier, Emmannuelle Bacquet, Marina Beheretche), Vincent Planes (piano), Paxkal eta Paxkalin (txalaparta), Mixel Etxekopar (xirula, ttun ttun, ahotsa), Arantxa Lannes artistaren eskutik.

Amaitzeko, igandean, apirilak17, 50 urtez kantan emanaldia izango da Gotainen, besteak beste: Maddi Oihenart, Mathieu Mendizabal, Beñat Axiari, Xiberotarrak, Maika Etxekopar, Mixel Etxekopar eta Xiberoots talde eta bakarlarien eskutik.

Musika topaketa hauek 1990ean sortu ziren Zuberoan, euskal kultura beste tokietako kulturekin eta beste mota batzuetako arteekin harremanetan jartzeko asmoz. Harreman horiek gauzatzen dira artistak gonbidatuen kontzertuak antolatuz, baina ere gonbidatu artistekin batera ari diren tokiko aktore amateur nahiz profesionalekiko ikusgarriak sortuz. Sorkuntza horiek beti bidexka bera jarraitzen dute, gure kultura ingurumeneko osagai azkar baten eta bere baitan daukan unibertsaltasunaren arteko elkarrizketarena.

Egitarau osoa hemen:

Zabaldu: