Yolanda Arrieta (argazkia: Donostia Kultura)

Yolanda Arrieta idazlea eta Peru Galbete musikaria izango dira gaur, Donostiako Poesia Orduak ekimenean

Donostia Kulturak eta Euskal Idazleen Elkarteak azaldu dutenez, bi hitzordu egitekoak ziren, “Goizalde Landabasok eta Xabier Zeberiok irailaren 5ean eskaini behar zuten Tolesdurak emanaldia atzeratu egin dugu, artistek ezin izango baitute orain eskaini, eta 2024ko martxoko Poesialdia programan ikusi ahal izango da”.

Urtero irailean egin ohi den Poesia Orduak ekimenak hitzordu bakarrarekin dator aurtengoan. Gaur, hilak 4, Etxe bat izeneko errezitaldia izango da Yolanda Arrieta Malaxetxebarria idazlea eta Peru Galbete musikariaren eskutik. Emanaldia Victoria Eugenia Clubean izango da iluntzeko 19:00etan. Donostia Kulturak eta Euskal Idazleen Elkarteak azaldu dutenez, bi hitzordu egitekoak ziren, “Goizalde Landabasok eta Xabier Zeberiok irailaren 5ean eskaini behar zuten Tolesdurak emanaldia atzeratu egin dugu, artistek ezin izango baitute orain eskaini, eta 2024ko martxoko Poesialdia programan ikusi ahal izango da”.

Poesia orduak Euskal Jaiak programan txertatzen da. antolatzaileen esanetan, “tradizio handia dute jai hauek Euskal Herrian, hainbat lekutan ospatu izan dira eta Donostiaren kasuan gainera jarraipena izan dute. Hor ditugu estropadak, Sagardo Eguna, euskal dantzak, herri-kirolak, etab. Euskal kulturak ere bere espazioa izan du Euskal Jaietan, eta Poesia Ordua saioek leku hori betetzen dute”.

Gonbidapenak eskuragai daude jada donostiakultura.eus webgunean, baita Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan ere.

Zabaldu: