(argazkia: ARTgia)

Yone Estivariz, Uxue Ruiz de Arkaute eta Estibaliz Aguirre artistek EmART sariak jaso dituzte

Epaimahaiak Uxue Bereziartua diseinatzaileari eta Maitane Argote artista plastikoari ere bi akzesit emango dizkie.

Bi urtetik gora igaro dira ARTgia proiektua abiatu zenetik, “gure txikitasunetik, lan eta lan egiten dugu aukerak sortzeko asmoz eta tokiko artista eta sortzaileei merezi duten lekua egiten laguntzeko”, adierazi du Almu Maeso ARTgia-ko kideak. ARTgiak feminismoa du bere oinarrietako bat, eta horregatik abiatu dute, bigarren aldiz, EmART proiektua.

Edizio honetan, Yone Estivariz, Uxue Ruiz de Arkaute eta Estibaliz Aguirre dira EmART saria irabazi dutenak. Horretaz gain, Uxue Bereziartua ilustratzaileak eta Maitane Argote artista plastikoak bi akzesit jaso dituzte. Aitortza hauen bidez, erakusketa eta komunikazio zerbitzua izango dituzte Bereziartuak eta Argotek. “Arabako emakume artiston lana ikustaraztea da deialdiaren helburua. Hasiberri direnen lanak mahaigaineratzea eta aukerak eskaintzea. Horregatik plazer bat da guretzako EmART deialdiaren irabazleak publiko egitea”, nabarmendu du Maesok.

Aste batzuk igaro dira saritutako artistek ebazpenaren berri izan zutenetik eta ordutik hona, lanean aritu dira. “Orotara 23 proiektu aurkeztu dira eta oso pozik gaude, bai aurreko urteko emaitzekin. eta baita aurtengo proposamenek izan duten kalitate artistikoarekin ere.  Ziurrenik ez dute ez beltz ez zuri ikusiko, ezta grisa ere, lainoak zerumuga lainotzen dien arren, belar berdea ikusiko dute, eta horra zuzentzen dute begirada.

ARTgiako kideek azaldu dutenez, Aurreneko aldia da Gasteizko Udalaren Gazteria Sailarekin elkarlanean aritu direla proiektua aurrera ateratzeko.

Zabaldu: