Yoseba Peña idazlearen Hariak eleberrian oinarrituta, izen bereko sentikaria estreinatu dute Zarautzen. Taula gainean Iraia Elias aktorea, Rafa Rueda musikaria eta Nahikari Gabilondo bertsolaria, abiapuntu modura galdera bat: “Gure amama eta gure ama zerk batzen zituen?”.

Peñak iazko azaroan argitaratu zuen Hariak eleberria, bertan belaunaldien arteko bidaia egiten du eta horretarako, hiru emakumeren bitartez, 1930 eta 1980 urteen artean Euskal Herrian gertaturikoak bildu ditu.

Zabaldu: