[BIDEOA] Poema bisuala opari Metrokoadrokaren eskutik

Zauri Bolodia performance-an esaten genuen antzerkia, edo sormena, edo artea, edo elkartasuna, masaje baten modukoa izan daitekeela mina dagoen lekuan. Masajea egiterakoan mina areagotu egiten da une batez, baina gerora betirako desagertzeko”.

Duela urtebete, 2019ko apirilaren 5ean, hain zuzen ere, Metrokoadrokak antzokira egokitutako site specific bat egin zuen Zauri Bolodia performance izenburuarekin, Bilboko Dantzertiren enkarguz sortu zuen Sormen Laborategiak ikuskizun hura. “Hiru egunez antzokian jardun genuen lanean, eta txoko ezberdinetan pieza poetiko eta fisikoak sortu genituen, haien artean ibilbide bat osatuz”. Piezak lotzeko Zauri Bolodia pertsonaia aktibatu zuten, eta bere ahotsean testuak tartekatzen joan ziren.

Zauri Bolodia performancea Oier Guillanek idatzitako eta Txalapartak plazaratutako liburu hibridoan inspiratuta dago, ekintza artistikoak antzerkia eta bizitzari buruzko gogoetekin uztartua eta irudi poetiko eszenikoekin osatua.

Hala, performancean Ainhoa Alberdi eta Maite Aizpurua ageri dira oholtza gainean. Javier Barandiaranek kanpo begirada jarri zuen, Oier Guillanek testua eta ahotsa, “Idoia Beratarbide eta Asier Sarasolarekin batera sortu genuen emanaldia osotasunean”.

“Performance hartan esaten genuen antzerkia, edo sormena, edo artea, edo elkartasuna, masaje baten modukoa izan daitekeela mina dagoen lekuan. Masajea egiterakoan mina areagotu egiten da une batez, baina gerora betirako desagertzeko”. Hari horretatik tiraka etorri zen jarraian duzuen pieza, eta amaieran entzun daitekeen testua. “Zuen minak apur bat arinduko dituelakoan, jaso ezazue gure besarkadarik estuena!”, diote Metrokoadrokako lagunek.

Zabaldu: