Uztailaren 24ti 27ra izango da azken edizioa, Lakuntzan.
Azken txanpan sartu dira Hatortxu Rockeko 30. edizioko taldeen iragarpenean. Elkartasun jaialdiak agur esango du Lakuntzan, uztailaren 24ti 27ra izango den hitzorduan. “26 urtez, auzolanean, errepresaliatu politikoen eta haien senide eta ingurukoei elkartasuna adieraztea izan da gure helburua. Auziari erabateko konponbiderako urratsak ematea falta den arren, egindako lorpenak balioan jarri eta merezitako agurra antolatu nahi dugu”, adierazi dute antolatzaileek.
Horretarako, musika eskaintza zabala eskainiko dute Lakuntzan eta oraingoan artista zerrenda luzea osatuko duten 24 izen berri iragarri dituzte: Anestesia, Zetak, Delirium Tremens, Barniz, Bizardunak, Deskontrol + Arkada Social, Reincidentes, Kaleko Urdangak, KOP, Zea Mays, Las Ninyas del Corro, Mirua, Potato, Nafarroa 1512, Naxker, ødei, Odolkiak Ordainetan, Svetlana, On, Talco, Juantxo Skalari & La Rude Band + Set Skalariak, Xiberoots, Xutik eta Zaunka.
100 talde inguru
24 izen horiei hasieran iragarritako lau itzulerei gehitu behar zaizkio: Latzen, Afu, Alaitz eta Maiderrek Burutekin batera eskainiko dituzten kantuak eta Skatu. Horien aurretik beste 35 talde iragarriak zituzten: Bad Sound, Dupla, Su Ta Gar, Chuleria, Joder!, Brigade Loco, Leihotikan, Burutik, Tribade, Maskak, Les Testarudes, Non Servoum, Añube, Dj Plan B, Gatibu, DJ Trapella, La Jodedera, Süne, Maruxak, Ibil Bedi, Autobus Magikoa, Sukena, The Lio, Kaotiko, Bulego, Buitraker, Nøgen, Tatxers, Skabidean, Streetwise, Banda Bassotti, Gozategi, Never Surrender, Eñaut Elorrieta, Los Zopilotes Txirriaos eta Betagarri.
Beraz, honezkero, 63 talde iragarri dituzte eta maiatzaren amaieran beste izen sorta bat iragarriko dute. Guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.