'Lur eta Amets' filma

Zineskola egitasmoa martxan da berriz ere Ipar Euskal Herrian

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako lehen mailako eskolei kalitate handiko euskarazko animazio filmak eta laguntza pedagogiko egoki bat eskaintzeko asmoz antolatu dute euskarazko irudi heziketa dispositiboa, 2021-2022 ikasturterako.

Euskal Kultur Erakundeak, Cinema & Cultures, Cinevasion, Zineuskadi, Ikas euskal pedagogia zerbitzua eta Hezkunde Nazionalaren laguntzarekin, Zineskola egitasmoa antolatu du, euskarazko animazio film interesgarriak euskara irakasleei eta lehen mailako ikasleei proposatzeko asmoz, laguntza pedagogiko egoki bat eskaintzeko, eta euskara eskolatik kanpo erabiltzeko parada emateko.

“Osasun krisiak azpikoz gora ezarri dituen bi edizioen ondotik, 2022ko martxotik apirilera bitartean zinema geletara itzultzeko parada eskainiko zaie ikasleei hiru filmerekin: Harri Zopa, Ernest eta Celestine, eta Lur eta Amets”.

Ohi bezala, irakasleei formakuntza saioak eskainiko zaizkie filmen edukiak ikasleekin landu ditzaten. Parte hartu nahi duten irakasleek 2021eko azaroaren 17ra arte izango dute izena emateko epea zabalik. Izena eman ondoren, ikastetxe bakoitza zuzenean sartuko da harremanetan hurbilen duen zinema aretoarekin, emanaldiaren eguna eta ordutegia finkatzeko.

Egitaraua

  • Irakasleen “formakuntza” egunak: 2021eko abenduaren 1a eta 2022ko urtarrilaren 22a Kanboko l’Aiglon zinema gelan.
  • Emanaldien egutegia: 2022ko martxoaren 1etik apirilaren 15era.
  • Zinema gela parte hartzaileak: Atalante (Baiona), Le Royal (Biarritz), Le Select (Donibane Lohizune), Haritz Barne (Hazparne), Itsas Mendi (Urruña), L’Aiglon (Kanbo), Maule Baitha (Maule), Saint-Louis zinema gela (Donapaleu), Le Vauban (Donibane Garazi), Les Variétés (Hendaia), Getari Enea (Getaria)
Zabaldu: