Zortzi finalistak prest daude larunbateko finalerako

Dena dago prest Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako. Zortzi finalistek prentsaurrekoa eskaini dute gaur eta euren alboan izan dira Jon Enbeita txapela ipiniko duena eta Asier Ibaibarriaga Bizkaiko Bertsozale Elkartearen lehendakaria. Bilbao Arenan eskaini dute prentsaurrekoa, finala egingo den leku berean.

Bertsozaleren arabera, “gogoz eta talde sentsazio itzelagaz azaldu dira prentsaurrekoan 2018ko finalistak”:

Finalean Idoia Anzorandia Kareaga eta Maite Berriozabal Berrizbeitia ariko dira gai-jartzaile lanetan. Epaileak, berriz, hurrengoak izango dira: Ander Txakartegi Basterretxea, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan Itziar Basterretxea Olarreaga arituko da.

Gaurkoan, talde teknikoak eskertu nahi izan ditu Asier Ibaibarriagak: “Eskerrik asko beharrean aritu diren guztiei: bertsolariei, Talde Antolatzaileko kideei, Komunikazio Taldeko kideei, gai-jartzaile taldeari, epaile taldeari, bertso eskolei, eta borondatezko beharrean astez aste ibili diren guztiei. Baita ere, zelan ez, astero areto eta frontoiak bete dituzten bertsozale guztiei ere, eurak barik ezingo litzatekeelako Txapelketarik egin.”

Zabaldu: