Goiatz Labandibarrek eta Javier Diez Carbonak irabazi dituzte XVII. Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko sariak

Denetara 25 gidoi jaso dituzte edizio honetan. Hauetatik zortzi euskaraz izan dira.

Goiatz Labandibarrek Salaketa lanagatik irabazi du euskarazko saria eta Javier Diez Carbonak Digresiones de don Quijote y Sancha gaztelaniazko lanagatik.

Denetara 25 gidoi jaso dituzte Cafe Bar Bilbao Sariaren 16. edizio honetan. Hauetatik zortzi euskaraz izan dira.

Sari bakoitzeko irabazleek 800 euro jasoko dituzte eta, antzezlanak Cafe Bar Bilbaoren webgunean argitaratuko dituzte. Bestetik, Lautan Hiru Bilboko Zazpi Kaleetako antzerki laburreko jaialdiaren baitan, Goiatz Labandibarren Salaketa antzezlanaren irakurketa dramatizatua egingo da datorren otsailaren 6an Cafe Bar BIlbaon, arratsaldeko 20.00etan.

Teatro Laburreko sari honen ezaugarri nagusia formatu txikira egokitzen diren antzezlanak laguntzea da. Hau da, antzezlanaren beharrizan teknikoak eta artistikoak txikiak izan behar dira eta, banaketa eta ekoizpen errezekoak. Honekin batera, sari honen beste xedeetako bat dramaturgo hasi berriak laguntzea eta antzerkiaren munduan murgiltzen animatzea da.

Cafe Bar Bilbaok 2002tik egiten du Gidoi Laburren sari ezaguna eta, idazle  eta dramaturgo ugarik jaso dute dagoeneko merezitako errekonozimendua: Arantxa Iturbe, Lutxo Egia, Pako Aristi, Imanol Ituño de Miguel, Teresa Calo, Gaizka Sarasola, Mikel Mikeo, Fredi Paia eta Aizpea Goenaga izan dira horietako batzuk. Galder Perezek eta Txema Trujillok pasa den urteko edizion jaso zuten saria.

Zabaldu: