(argazkia: Urmuga)

Urmuga mendi ibilaldi musikatua martxan da

Alaitz eta Maider, Aire Ahizpak, Alex Sardui, Olaia Intziarte, Xutik, Eñaut Elorrieta, Estitxu Pinatxo, Rafa Rueda edota Korrontzi eta Leturia izango dira etapa bakoitzean parte hartuko duten musikari eta taldeetako batzuk.

Urmuga egitasmoaren laugarren edizioa martxan da. Mendi ibilaldi musikatu hau gaur hasi eta uztailaren 30era arte luzatuko da Euskal Herrian zehar, 19 etapetan banatuta. Guztira 20 musika emanaldi programatu dituzte uztailaren 30era arte eta era guztietakoak izango direla nabarmendu dute antolatzaileek: “intimoagoak, berritzaileagoak, herrikoiagoak eta erraldoiak ere bai. Euskal Herriko artista ezagunak, goi mailakoak, eskarmentudunak nahiz gazteak eta estilo ugaritakoak. Et Incarnatus Orkestrak egokitutako partiturekin, guztira kanta ezagunen 100 adaptazio berri baino gehiago taularatuko dira. Eskaintza berezia da, oso berezia”.

Antolatzaileek azpimarratu dutenez, “musika mendian jo, bizi eta entzuteak sortzen duen herri giroa eta giro artistikoa parekorik gabeko esperientzia dira. Gainera, Urmugak aukera ematen du Euskal Herriko lurralde guztietako bailarak, herriak, mendiak eta parajeak ezagutzeko. Urmugak azpimarratu du ekimenaren herri izaera: antolakuntzan talde, elkarte, norbanako, erakunde, artista, mendizale eta musikazale ugarik hartu dute parte, bolondresek, herri egileek eta ekintzaile askok eta askok, euskal geografia eta errealitate guztietakoak”. Urmuga herri proiektu artistiko kolektiboa dela diote, natura, herria eta musika batzen dituena. “Euskal Herria josiko du, beste behin, Urmugak, Mendebaldetik Ekialdera, garena eta izaten ari garena izan nahi dugunarekin eta izango garenarekin lotuz”.

Egitaraua

Uztailaren 12an. Gorobel mendi lerroa
9:00etan, irteera Angulo portua: Boreas Camara, Lander Txato eta Aitor Aspuru. Trikitilariak, Amurrioko musika Eskolako Ikasleak.
12:00etan, La Ponata: Mikro kontzertua Urduñako Txistulariak, Urduñako Ama –Txarlazo.
15:30ean, Baleen Lobak taldea.

Uztailaren 13an. Garrastatsuko ermita
18:30ean, Burbuilak Taldea, Xabin Guaresti Kantaria eta Lander eta Ander trikitilariak.

Uztailaren 14an. Otxandio
18:30ean, Presazelai Pagadia: Carme Canela, Baleen Lobak, Milkel Urdangarin, Bixente Martinez, Leire Letu, Kristina Aranzabe, Leturia, Iñaki Dieguez, Otxandioko Txistulariak eta gehiago.

Uztailaren 17an. Araia
18:30ean, Marutegi Gaztelu azpian: Sara Azurza, Korrontzi, Jokin Pinatxo, Rafa Rueda, L Letu & Kristina eta Leturia, Gorka Hermosa eta Eresargi Abesbatza.

Uztailaren 18an. Otzaurte lepoa
18:00ean, Beunda aterpean edo inguruan: Mikrokontzertua Bixente Martinez, Oskorriren haritik.

Uztailaren 19an. Errenteria
9:00etan, Santiago Zubian, Irun/Hendaia: Mikro kontzertua, Leturia eta Iñaki Dieguezek.
14:00etan, Beloaga gazteluan, Gurutze (Oiartzun): Mikro kontzertua Leturia eta Iñaki Dieguezek.
17:00etan, Erriotik Pataxearen igoera: Bertatik emanaldia Oiartzungo Herri Musika Eskolako Biolin taldea.
19:00etan, Kontzertua Orereta Ikastola, Añabitarte baserrian: Alaitz eta Maider, Janus Lester, Harkaitz Miner, Aire Ahizpak, Alex Sardui, Olaia Intziarte eta Xutik.

Uztailaren 20an. Aizpearro, Aralar
18:00etan. Eñaut Elorrieta, Alaitz eta Maider, Mikel Urdangarin, Alex Sardui, Olaia Intziarte, Bixente Martinez.

Uztailaren 21ean. Aldatzko harrobia
15:30ean, Intxaurtze Kantariak Otxotea, zuzendaria: Imanol Aizpurua, pianojolea: Ramon Beraza.

Uztailaren 21ean. Irulegi-aranguren
18:00ean, Rukula, Baigorriko Gaiteroak, Gorka Hermosa, Garikoitz Mendizabal, Korrontzi eta Leturia, Flavio Banterla, Rafa Rueda.

Uztailaren 23an. Baigorri, Etxauzia gaztelua
18:30ean, Etxauzia Gaztelua: Eltzegor taldearen Sasitik sasira Kantataren estreinaldia. Donostiako Orfeoia, zuzendaria: Jose Antonio Saiz Alfaro.
Et incarnatus orkestra, zuzendaria: Migel Zeberio.
Olaia Intziarte, Estitxu Pinatxo, Rafa Rueda eta Jokin Pinatxo, eta Garikoitz Mendizabal, Bixente Martinez, Baigorriko gaiteroak.

22:30ean, Ibilbedi taldearen emanaldia Plaza Xokoan.

Uztailaren 25ean. Azpegiko aterpertxea (Orbaizeta,)
18:00etan, Mikrokontzertua: Mozart Urmugalari.

Uztailaren 26an. Minubeko Salbatore baseliza
18:00etan, Arturo Goldaracena Alberto Navascues duo. Mariri goratzarre, emanaldi musikatua.

Uztailaren 28an. Orhiko gailurrean eta Iratin
12:00etan, Donostiako Orfeoia & Bakarlariak, eta Et Incarnatus Orkestra.
21:00etan, Abodi: Mariri goratzarre, emanaldi musikatua.
21:45ean, Abodi: Irati filmaren proiekzioa, Paul Urkijo zuzendariaren eskutik.
00:00etan, Otsagiko plazan, Xutik taldearen kontzertua.

Uztailaren 29ean. Zaraitzu, Jaurrieta-Erremendia

18:30ean, Eñaut Elorrieta, Sara Azurza, Flavio Banterla, Leturia, Iñaki Dieguez, Garikoitz Mendizabal.

Uztailak 30ean. Izaba
Egun osoko festa egitaraua: Otxandio eta Araiako Musika Banda, gaiteroak eta txistulariak, Irunberriko Gaiteroak, Urruskla taldea eta jan edan gunea.

Zabaldu: