Urtarrilaren 14tik 20ra bitartean egingo dute Euskal Nobelaren Astea Baztanen

Hilaren 14tik 20ra izango da aurtengo (H)ilbeltza eta ekitaldi ugari antolatu dituzte. Horien artean daude Itxaro Borda eta Edorta Jimenez idazleen eskutik Hiria eta landa eremuaren trataera nobela beltzetan gaia izango duen mahai ingurua edota Hemingway ere beltza zen izenpean, zinema eta literaturaren gaineko hitzaldia Gontzal Agoterekin, besteak beste.

2015ean jarri zuten martxan (H)ilbeltza, Nafarroako Baztan bailaran Idazleekin solasean irakurle taldetik sortutako ekimena. Ane Cuesta antolatzailearen arabera, “talde horretako partaide batzuek euskal literaturarekin lotua zegoen beste ekitaldiren bat antolatzeko asmoa agertu genuen. 2014. urtean, taldea elkartzen hasi zen eta genero beltzak beraiengan interesa sortzen zuela ikusita, handik eta urtebetera Euskal Nobela Baltzaren Astea antolatzea erabaki zuten. “Ilbeltzeko aste batean egitea erabaki genuen, hilebetearen izenak ematen duen jokoagatik: hil+ilbeltza (urtarrila baztanen) = (H)ilbeltza”.

Bideoaren ideia eta grabazioa: Bira Produkzioak (Beñat Iturrioz, Eñaut Tolosa, Oskarbi Sein)
Aktoreak: Marina Aparicio eta Ruben Markina

Zabaldu: