'Hamalau' bakarrizketa (argazkia: Mikel Martinez)

150 gramo jaialdia Gasteizko Montehermosora itzuliko da abenduaren 27tik 29ra

Euskarazko eskaintzari dagokionez, abenduaren 28an, Goitibera taldearen Amaxit Dixit obra ikusteko aukera egongo da eta hilaren 29an, berriz, Tartean Teatroaren Hamalau bakarrizketa.

Gasteizko Montehermoso berriro ere antzerki, dantza eta zirkuko agertoki bihurtuko da abenduaren 27tik 29ra bitartean. 150 gramo jaialdiaren hamabigarren edizioak hamabi lan labur (eguneko lau) eskainiko ditu, eta denak estreinaldiak izango dira.

Lan horien bidez arte eszenikoak antzokietatik atera audientzia ezberdin batera gerturatzeko, artisten eta ikusleen arteko gertutasuna bultzatzea, sorkuntza artistikoa sustatzea eta publiko berriak erakartzea indartzea lortu nahi dituzte.

Aurtengo proposamenak askotarikoak izango dira haien artea, diziplina eta jatorria kontuan hartuta. Euskarazko eskaintzari dagokionez, abenduaren 28an, Goitibera taldearen Amaxit Dixit obra ikusteko aukera egongo da eta hilaren 29an, berriz, Tartean Teatroaren Hamalau bakarrizketa.

Raul Camino antolatzaileak ziurtatu duenez, “aurten 152 proposamen jaso ditugu eta gero eta zailagoa da aukeraketa egitea, maila altua dagoelako”.

Astelehenean jarriko dituzte abonamenduak salgai abonos150gr@gmail.com helbide elektronikoaren bidez. Sarrera solteak nahi dituenak Montehermoson bertan eskuratu ahal izango ditu ondorengo egunetan:

Abenduak 20, 21 eta 26: 18:30etik 20:00etara

Abenduak 26, 27 eta 28: 12:00etatik 14:00etara

Abenduak 27, 28 eta 29: 17:00etan

2023ko egitarau osoa ikusteko, hemen.

Zabaldu: