Sopelako Esaera Zaharren XXVI. Txapelketa, maiatzaren 4an

Maiatzaren 4an (larunbata) egingo da Sopelan, AEKren eskutik, Esaera Zaharren Txapelketaren 26. edizioa. Ohi bezala, atsotitzak, bertsoak, tabernak, musika eta euskara nahastuko dira bertan, goizetik hasita eta arratsaldera arte. Aurten, gainera, Arrate Illaro eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek parte hartuko dute. Antolatzaileek dei egin dute jendeak txapelketan parte hartu dezan: “Benetan egun ederra pasatu nahi baduzue, sailkapen fase, herri-bazkari, final eta guzti, osatu taldetxoa (2, 3, edo 4 lagun) eta animatu parte hartzen, probatu dutenek errepikatu egiten dute”.

Txapelketa honen helburua puntuak pilatzea da, bertsoak eta esaerak lotu ahala. Atsotitzak zerrenda batean daude (100), aurretiaz ikasteko hemen. Izan ere, txapelketan ezin da zerrenda eskuragarri izan. Atsotitz horietako bat, haatik, ez da benetakoa; saria zozketatuko da “faltsua” antzematen duten lagunen artean.

Izena emateko azken eguna apirilaren 29a izango da, astelehena. Aurtengo esaeren zerrenda eskuratzeko edota informazio gehiago lortzeko, bidali mezua esaera.zaharrak@aek.eus helbidera, edo sartu www.aek.eus atarian.

Zabaldu: