(argazkia: Elhuyar)

Elhuyarrek Ordenagailu eta eskuko telefonoetarako itzultzaile automatiko eleaniztuna martxan jarri du, doan

Euskal Herriko hiru hizkuntza nagusiak (euskara, gaztelania eta frantsesa) eta katalana eta galegoa dakizkien itzultzaile automatiko bat garatu du Elhuyarrek, eta gizartearen eskura jarri du, doan.

Erabilgarri dago dagoeneko Elhuyarren itzultzaile automatiko eleaniztuna, doan, ordenagailu eta mugikorretarako.

Adimen artifizialean eta sare neuronaletan oinarritutako punta-puntako teknologia oinarri hartuta, Euskal Herriko hiru hizkuntza nagusiak (euskara, gaztelania eta frantsesa) eta katalana eta galegoa dakizkien itzultzaile automatiko bat garatu du Elhuyarrek, eta gizartearen eskura jarri du, doan.

Elhuyarren itzultzailea itzultzailea.eus webgunean erabil daiteke, edo aplikazioa mugikorreradeskargatuta. Bai batean eta bai bestean, bost hizkuntza hauen arteko itzulpenak egin daitezke: euskara, gaztelania, frantsesa, katalana eta galegoa. Horretarako, aski da testua dagokion tokian idaztea, emaitza zer hizkuntzatan nahi dugun aukeratzea eta Itzuli botoia sakatzea.

Sakelako aplikazioaren kasuan gainera, ez da egongo testua aplikazioan bertan idazteko beharrik. “Edozer irakurtzen ari garela, testua aukeratu, kopiatzeko botoia sakatu, eta Elhuyarren itzultzailearen ikonoa agertuko zaigu. Haren gainean klik eginda, zuzenean eramango gaitu berak aplikaziora, eta dagokion testu-kutxan idatzita agertuko da kopiatu dugun testua”.

“Erosoa eta erabilerraza da oso, eta, malgua, hala nahi duten bezeroei beren beharren araberako zerbitzu aurreratuak eman ahal izateko”. Izan ere, Elhuyarren itzultzaile automatikoaren bidez, dokumentu formatudunak osorik itzul daitezke segundo gutxian, eta sistema edonon txerta daiteke, REST APIaren bidez: itzultzaile profesionalen tresnetan (Wordfast, SDL Trados Studio…), erabiltzailearen webgune eta CMSetan, erakundeen autentifikazio-sisteman (Single Sign On bidez)…

Zabaldu: