[BIDEOA] Lotara joaterakoan, haurrei irakurtzeko ipuinak, poemak eta jolasak biltzen dituen liburua aurkeztu dute

Lotara joaterakoan, haurrei irakurtzeko ipuinak, poemak eta jolasak, besteak beste, biltzen dituen liburua aurkeztu du Alberdania argitaletxeak.

Lo Potolo. Lotara joateko ipuinak izeneko liburu honetarako, Uxue Alberdi, Leire Bilbao, Harkaitz, Cano, Juan Kruz Igerabide, Anjel Lertxundi, Miren Agur Meabe, Mitxel Murua eta Patxi Zubizarreta idazleek 30 pieza sortu dituzte.

Eider Eibar marrazkilariak, bere aldetik, irudi ederrez jantzi ditu liburuak jasotzen dituen testuak.

 

 

Zabaldu: