mde

44. Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietara lanak aurkezteko epea zabalik da

Parte hartzaileek apirilaren 19ra arte izango dute lanak aurkezteko aukera. Irailaren 11n, berriz, irabazleen berri emango du epaimahaiak.

Literatura sorkuntza eta hedapena sustatzeko asmoz, Kutxa Fundazioak 2021. urteari dagokion 44. Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietara lanak aurkezteko epea zabaldu du. Bi urtez behin antolatzen da sariketa hau eta euskarazko zein gaztelaniazko idazleei zuzenduta dago. Parte hartzaileek lan originalak, lehendik partzialki edo osorik argitaratu gabeak eta inongo literatura-lehiaketatan saririk eskuratu gabeak aurkeztu beharko dituzte.

Lehiaketa bi kategoriatan banatuta dago, olerkia eta nobela. Lehenari dagokionez, gutxieneko 800 bertsoko luzerako zeinahi errima, neurri eta gairi buruzko olerki lanak onartuko dira; nobelaren kasuan, berriz, gutxieneko 150 folioko gai eta idazkera libreko narrazioak. Olerki saileko saridunak 15.000 euro jasoko ditu, eta nobelaren kategoriakoak 25.000 euro.

Lehiaketara aurkeztutako lanak PDF formatuan aurkeztu beharko dira, DIN A4 (210 x 297 mm) formatuko orrietan, tarte bikoitzean idatzita.

Antolakuntzak epaimahai bana izendatuko du kategoria bakoitzerako, eta, berdinketarik izanez gero, epaimahaiburuaren botoa ebazlea izango da. irailaren 11n emango dute irabazleen berri.

Parte hartzaileek modu telematikoan soilik eman ahal izango dute izena esteka honetan, eta apirilaren 19ra arte izango dute euren lanak aurkezteko epea zabalik.

Oinarriak osorik, hemen.

Zabaldu: