47 film labur aurkeztu dira Kimuak 2021era

Datorren astelehenean, ekainaren 7an, emango da ezagutzera Kimuak egitasmoaren 24. katalogoa osatuko duen lanen aukeraketa. Aurkeztutako filmak aztertu eta epaitzeko, zinema eta ikus-entzunezkoen munduko bost profesional eta adituez osatutako hautespen batzorde independentea eratu da.

Kimuak egitasmoaren aurtengo ediziora film laburrak aurkezteko epea pasa den maiatzaren 24an itxi zen. Denera, 47 film labur aurkeztu dira Etxepare Euskal Institutuak antolatu eta Euskadiko Filmategia Fundazinoak Zineuskadiren laguntzarekin kudeatutako euskal film laburren sustapena eta zabalkundea xede dituen ekimen honetara.

Aurkeztutako filmak aztertu eta epaitzeko, zinema eta ikus-entzunezkoen munduko bost profesional eta adituez osatutako hautespen batzorde independentea eratu da. Honako kideek osatuko dute hautaspen batzorde independentea: Vanesa Fernandez: ZINEBI, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiko zuzendaria; Ainhoa Fernandez de Arroyabe: Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakaslea eta ikertzailea; Victor Lamadrid: Cantabria en Corto film labur sustapen-katalogoko arduraduna, Cantabria Film Commissioneko koordinatzailea eta Spain Film Commissioneko presidenteordea; Alfonso Lopez: Donostia Kulturako Zinema Unitateko teknikaria eta Bang Bang Zinemako kidea; Ana Esperanza Redondo: Donostia Zinemaldiko Hautespen Batzordeko eta Dokumentazio eta Film Departamentuko kidea.

Antolatzaileek iragarri dutenez, datorren astelehenean, ekainaren 7an, emango da ezagutzera Kimuak egitasmoaren 24. katalogoa osatuko duen lanen aukeraketa.

Zabaldu: