50 musikarik hartuko dute parte bihar, Baionako Musikaren Bestan

Bihar, ekainak 21, Baiona Handia, Baiona Ttipia eta San Izpiritu auzoek 22. Musikaren Besta hartuko dute.

Udari ongietorria emateko, hiri barne tradizionaleko plaza eta karrikak jazz, rock, klasikoa, hip-hop, ohiko eta elektro musika, dantza eta abesbatza tradizionalekin beteko dituzte. Denetara 50 izango dira parte hartuko duten artistak, horien artean, Huntza eta Anje Duhalde.

Antolatzaileen arabera, Baionak duen “ezaugarritasun maitagarri eta erakargarria berresten duen herri besta da Musikaren Besta:plaza batetik bestera kurritzeko,une bakan hau partekatzeko eta kultur eskaintza oparo azkar honetaz jabaltasun handienean gozatzeko etortzen da jendea”.

Egitarau osoa hemen.

Zabaldu: