IrtenBidetik AlternatiBATU eguna antolatu dute larunbatean, Lasarte-Orian

Gaur egungo kontsumo ereduari eta sistema kapitalista indibidualistaren aurrean, bestelako alternatibak martxan jartzeko eta daudenak ezagutarazteko asmoz, Lasarteko hainbat sektoretako herritarrak elkartu eta IrtenBidetik AlternatiBATU eguna antolatu dute, biharko, hilak 22.

Egun osoko egitarauari hasiera emateko, ibilbide bat antolatu dute herritik zehar, bertan hainbat geldialdi egingo dira eta hauetako bakoitzean gai desberdinak landuko dituzte: elikadura burujabetza, etxebizitza ereduak eta hirigintza politika berriak, besteak beste. Horretaz gain, salmentarako azoka egongo da goizean, bertako nekazari, artisau, sortzaile edota bitxigileen postuekin.

12:30ean berriz, ekonomia sozialean lanean diharduten hiru proiektu ezagutzeko aukera egongo da: Goiener, Izarkom eta Koop57.

Eguerdian bazkaria prestatuko dute eta arratsaldean Kultur topalekuak baino gehiago izenpean, kultur espazio desberdinen arteko mahai ingurua osatuko dute Iruñeko Katakrak, Azpeitiako Kultur Mahaia, Gernikako Astra, Eltzea eta Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren parte hartzearekin.

Egunari amaiera emateko, Duo Du Porturen kontzertua izango da.

Zabaldu: