Iazko edizioa (argazkia: Durangoko Azoka)

58. Durangoko Azokan izena emateko epea zabalik da

Abenduaren 6tik 10era bitartean egingo da aurtengo edizioa eta erakusmahaiak alokatu eta egitarauko proposamenak aurkezteko epea zabaldu dute antolatzaileek. www.durangokoazoka.eus webgunearen bidez egongo da izena emateko aukera hilaren 30era arte. Egitaraurako proposamenak aurkezteko eta ikasle goizean parte hartzeko izen-emateen txanda, bestalde, irailean eta urrian zehar izango da. Aurrerago emango da horren berri.

Durangoko Azokako 58. edizioan parte hartu nahi duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile nahiz autoekoizleek irailaren 30era arte izango dute horretarako epea. www.durangokoazoka.eus webgunearen bidez egongo da izena emateko aukera.

Egitaraurako proposamenak aurkezteko eta ikasle goizean parte hartzeko izen-emateen txanda, bestalde, irailean eta urrian zehar izango da. Gerediaga Elkarteak aurrerago emango du horren inguruko xehetasun gehiago.

Edizio berria abenduaren 6tik 10era bitartean izango da eta antolatzaileen arabera, “Durango euskal kulturaren plaza bilakatuko da”. Nabarmendu nahi izan dutenez, “kulturzaleen eta sortzaileen topagunea” da Durangoko Azoka. “Bost egunez euskal kultura eta sortzaileen lanak gertutik ezagutu, nobedadeak eskuratu, atzeragoko ekoizpenetan arakatu eta kultur giro bizi batez gozatzeko aukera izango dute Durangora bertaratzen direnek”.

Zabaldu: