(argazkiak: Arabako Aldundia)

58 gaztek hartu dute parte Gasteizko Hell Dorado aretoan antolatu den Gazterock egonaldietan

Udalekuak bihar, asteazkena, amaituko dira. Bertan, parte hartzaileek askotariko lantegiak izan dituzte, hala nola musika ekoizpena, musika konboak, rockaren historia, film laburrak, argazkigintza eta merchandising-a. Egindako bideoklipetako batzuk ere ikusi dituzte. Aurten film laburrak musika ekoizpeneko tailerreko konposizioekin edo jo dituzten abestietako batzuekin lotuta egon dira.

Arabako Gazteriaren Foru Erakundeak urtero Gasteizko Hell Dorado aretoarekin lankidetzan antolatzen duen Gazterock egonaldi programak XV. edizioa bete du aurten.

Hamabosgarren edizio honetan, 58 gaztek hartu dute parte, iaz baino zazpi gehiago. Zehazki, 42 Estatu espainiarretik etorri dira, eta 16 Euskal Herrikoak izan dira: 8 Gipuzkoatik eta 8 Arabakoak dira.

Egonaldietan, parte hartzaileek askotariko lantegiak izaten dituzte, hala nola musika ekoizpena, musika konboak, rockaren historia, film laburrak, argazkigintza eta merchandising-a.

Egindako bideoklipetako batzuk ere ikusi dituzte udalekuetan. Aurten film laburrak musika ekoizpeneko tailerreko konposizioekin edo jo dituzten abestietako batzuekin lotuta egon dira.

Ana del Val Arabako Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak udalekuak bisitatu ditu komunikabideei irekitako jardunaldian, eta aste honetan ikasitakoaren entsegu orokorrera joan ahal izan da, eta gazteek beraiek konposatutako gaietako bat entzun.

Udalekuak asteazkenean, hilak 12, amaituko dira. Informazio gehiago, hemen.

Zabaldu: